Itxi

Reala

Ostiralean, 20:30ean

Realak eta David Moyesek ezin dute Las Palmasen hutsik egin

Agentziak | Erredakzioa

Eskoziarrak baja garrantzitsuak ditu Kanarietan jokatuko duten partidarako. Garaipena behar dute, iragan asteburuan etxean Celtarekin galdu ostean.

  • Zurutuzak min hartu zuen Celtaren aurkako partidan. Argazkia: Efe.

    Zurutuzak min hartu zuen Celtaren aurkako partidan. Argazkia: Efe.

Las Palmasek eta Realak hasiera emango diote ostiralean BBVA Ligako 11. jardunaldiari. Bi taldeak estu eta larri daude sailkapenean, hiru puntuko aldea dago bien artean (donostiarren alde).

Txuri-urdinak hobeto ari dira etxetik kanpo Anoetan baino, eta bide horri eutsi nahi diote Las Palmasen. Kanariarrek hilabete eta erdi daramate etxean garaipenik lortu gabe.

Realak baja garrantzitsuak ditu ostiraleko neurketarako. Gainera, punturik lortzen ez badu, litekeena da jaitsiera postuetan jaustea.

Joseba Zaldua, Jonathas de Jesus, David Zurutuza eta Alberto de la Bella min hartuta daude, eta ezin izango dute jokatu.

Ziurrenik, Brumak beteko du Zurutuzaren lekua, eta Carlos Martinezek eta Aritz Elustondok Joseba Zalduarena.

Arazoak arazo, donostiarrak garaipena lortzeko itxaropena dute, kanpoan Anoetan baino hobeto ari direlako. Etxean ez dute oraindik partidarik irabazi.

Ustezko hamaikakoa:

Las Palmas: Javi Varas; David Simón, Aythami, Bigas, Garrido; Roque, Vicente Gómez; El Zhar, Jonathan Viera, Culio; eta Willian José edo Araujo.

Reala: Rulli; Carlos Martínez, Reyes, Iñigo Martínez, Yuri; Illarramendi, Rubén Pardo, Bruma edo Canales; Vela, Xabi Prieto eta Agirretxe.

Epailea: Carlos Velasco Carballo (madrildarra).

Estadioa: Gran Canaria.

Ordua: 20.30 (penintsulako ordutegia).

ako ordutegia).