Itxi

Reala

Larunbatean, 16:00etan

Eusebiok deialditik kanpo utzi ditu Carlos Vela eta Diego Reyes

Agentziak | Erredakzioa

Anoetan eta Lehen Mailan debuta egitearekin "oso ilusionatuta" dagoela esan du.

1:16

Eusebio Sacristan Realeko entrenatzaileak deialditik kanpo atera ditu Carlos Vela eta Diego Reyes mexikarrak.Bi jokalariak ostegunean iritsi ziren Donostiara, euren selekzioarekin jokatu ostean.

Eusebiok debuta egingo du Realarekin larunbatean, 16:00etan, Sevillaren aurka, BBVA Ligako 12. jardunaldian.

Sacristanek ostiral honetan emandako prentsaurrekoan adierazi duenez, "taldearen asmoak" ikusi nahi ditu, eta jokalariek berdegunean azken egunetan egindako lana erakustea espero du, aurkaria zein den alde batera utzita.

"Taldearen asmoa ikusi nahi dut, egun hauetan landutakoa, % 100era iristea apur bat kostatuko zaigula jakin arren", esan du entrenatzaile txuri-urdinak. Halaber, bere asmoa taldeak ondo funtzionatzea dela esan du, aurkaria zein den alde batera utzita.

"Anoetan eta Lehen Mailan debutatzearekin oso ilusionatuta nago; baina, batez ere, taldean eta partidan zentratu nahi dut, gainontzekoa bigarren maila batean dago. Zaleak taldearekin bat egitea espero dut, eta hortik aurrera disfrutatzeko momentua izango da".

Deialdia:

Hemezortzi jokalariko zerrenda: Rulli, Bardají, Carlos Martínez, Mikel, Illarra, Markel Bergara, Iñigo Martínez, Bruma, Granero, Agirretxe, Xabi Prieto, Pardo, Canales, Chory Castro, Yuri, De la Bella, Oyarzabal eta Elustondo.