Itxi

Reala

Porrota Camp Noun

Bartzelona gehiegi izan da Realarentzat (4-0)

Leire Etxazarra | eitb.eus

Reala galtzaile atera da Bartzelonaren aurka jokatutako neurketan. Donostiarrek ezin izan dute ezertxo ere egin Luis Enriqueren taldeareaurka. Neymar (2), Luis Suarez eta Messi izan dira golegileak.

  • Neymarrek bi aldiz zulatu du donostiarren atea. Argazkia: Efe.

    Neymarrek bi aldiz zulatu du donostiarren atea. Argazkia: Efe.

Reala ez da Bartzelonari aurre egiteko gai izan, BBVA Ligako 13. jardunaldian. Eusebioren taldeak 4 eta 90 galdu du, merezita, Claudio Bravoren inguruan ia arriskurik sortu gabe.

Luis Suarez eta Iniesta izan dira lehen abisuak eman dituztenak. Lehen minutuetan, aukera argienak kataluniarrenak izan dira, baina Realak ez du gaizki jokatu. Presioa goian egin dute, baloiaren jabetzari eusten saiatu dira, baina Bartzelonaren aurka zaila da asmoak gauzatzea. Gora iristeko gai izan dira; errematatzerakoan, ordea, motel eta ideia barik aritu dira.

Bartzelonaren lehen gola 21. minutuan iritsi da. Neymarrek egin du, Messik eta Dani Alvesek landutako jokaldiaren ondorioz.

Luis Enriqueren taldea erraz iristen ari zen, ahalegin handirik egin gabe.

Atsedenaldiaren atarian egin dute bigarren gola. Jokaldi bikaina egin dute Bartzelonako jokalariek eta Luis Suarezek baloia sarean sartu du, bolea bortitza jaurtiz.

Bigarren zatian, gauzak ez dira aldatu. 52. minutuan Neymarrek ez du barkatu eta hirugarrena egin du, Mathieuk ezkerreko aldetik egindako erdiraketa aprobetxatuta.

Azken minutuetan, Bartzelonaren lasaitasuna aprobetxatuz, txuri-urdinek gora egin dute eta Brumak zenbait aukera izan ditu, baina errematatzerakoan ez du asmatu. Messik, berriz, ez du barkatu, eta 91. minutuan Bartzelonaren laugarrena egin du: 4-0.


Fitxa teknikoa:

4 - Bartzelona: Bravo; Alves (Adriano, 62. min), Piqué, Mascherano (Bartra, 69. min), Mathieu (Alba, 66. min); Rakitic, Busquets, Iniesta; Messi, Suárez eta Neymar.

0 - Reala: Rulli; Elustondo, Mikel González, Iñigo Martínez, Yuri; Rubén Pardo, Granero, Xabi Prieto, Canales (Oiarzábal, 59. min); Agirretxe (Héctor Hernández, 73. min) eta Vela (Bruma, 81. min).

Golak: 1-0, 21. min: Neymar. 2-0, 41. min: Suárez. 3-0, 52. min: Neymar. 4-0, 91. min: Messi.

91. min: Messi.