Itxi

Reala

Getaferen aurka

Agirretxeren beste gol batek puntu bat eman dio Realari (1-1)

Leire Etxazarra | eitb.eus

Usurbildarrak bolada onean jarraitzen du eta 12. gola sartu du Getafen. Eusebio entrenatzaile denetik, donostiarrek lehen puntua lortu dute Anoetatik kanpo.

  • Carlos Velak gola egiteko aukera argia izan du. Argazkia: Efe.

    Carlos Velak gola egiteko aukera argia izan du. Argazkia: Efe.

Realak puntu bat atera du Alfonso Perez Coliseum zelaitik, Getaferekin bana egin ostean. Donostiarrek irudi ona eman dute, eta partida irabaztear izan dira.

Lehen minutuetan Getafe izan da nagusi zelaian, baina Rulliren inguruan arrisku handirik sortu gabe. 15. minutuan izan dute aukerarik argiena, Alexisek buruz egindako erremate baten bidez, baina Rulli azkar ibili da baloia kornerrera aldentzeko.

Reala, berriz, hobetuz joan da partidak aurrera egin ahala. Carlos Velak izan du gola egiteko oso aukera ona, baina bere jaurtiketa bortitza azken momentuan aldendu du Guaitak.

Agirretxe ere saiatu da, 20. Minutuan, baina zorterik gabe. Lehen zatiko jokaldirik onena, berriz, Brumak egin du. Baloia bere arean hartu eta Getaferen arearaino iritsi da. Azken errematean, baina, huts egin du eta baloia kanpora joan zaio, gutxigatik.

Bigarren zatiko lehenengo minutuan iritsi da etxeko taldearen gola. Sarabiak egin du Juan Rodriguezen erdiraketa aprobetxatuz.

Agirretxeren hamabigarren gola

Agirretxe berdinketa egitear izan da 56.ean, baina Guaita berriro ere bikain aritu da eta gola saihestu du. Usurbilgoak, baina, ez du hutsik egin 12 minutu geroago, eta gola egin du estrategiazko jokaldi baten ondorioz. Getafeko jokalariek protesta egin dute, Reyes jokoz kanpo zegoela uste izan dutelako.

Jonathas garaipenaren goal sartzeko aukera paregabea izan du 72. minutuan, baina Guaitak, berriro ere, erantzun ikusgarria eman dio brasildarraren burukadari. Azkenean ez da gol gehiagorik izan eta txuri-urdinek puntu bat atera dute Getafetik.

dute Getafetik.