Itxi

Reala

Asteazkenean, 16:00etan

Iñigo Martinez: 'Ezin dugu Real Madrilen kalitatea ezbaian jarri'

Agentziak | Erredakzioa

Realeko jokalariaren arabera, zurien 'bolada txarra talde guztiei' gertatzen zaie, eta txuriurdinek 'dena' eman behar izango dute.

0:38

Iñigo Martinez, Realeko jokalariak, Real Madrilen "bolada txarra talde guztiei" gertatzen zaiela esan du, eta horregatik "ez dugu bere kalitatea ezbaian jarri behar". Txuriurdinen atzelariarentzat, garrantzitsuena Realak "dena" ematea da, eta "handik irudi onarekin ateratzea".

"Real Madrili gertatzen ari zaiona talde guztiei gertatzen zaie. Boladak egoten dira, eta orain zalantzaz betetako fasean daude, baina ez dugu bere kalitatea ezbaian jarri behar. Ezin gara fio une txarrean egoteagatik, azkenean boladak baino ez dira", esan du atzelariak.

Iñigoren arabera, "oso zaila izaten da Bernabeun punturik lortzea", eta horretarako, Realak "gauzak oso ondo" egin behar ditu eta zuriek "kale egin". "Ezin dugu itxaropena galdu eta irabaztera joan behar gara", esan du.

Reala "baloia mantentzen" saiatuko da, ahal duten neurrian, eta "zelai horietan daude aukerak aprobetxatzea".

"Geldiune hauek ondo datoz ahaztzeko eta futbola albo batean uzteko. Taldea pilak kargatuta itzuli da, eta espero dugu behintzat partida ona egitea; hortik aurrera ez dakit zer gertatuko den emaitzarekin. Espero dut taldeak daukan guztia ematea eta irudi ona erakustea; puntuatzen badu, hobe", gehitu du.

be", gehitu du.