Itxi

Reala

Igandean, 12:00etan

Realak garaipena behar du Rayoren aurka

Agentziak | Erredakzioa

Txuri-urdinek Rayo Vallecanoren aurka jokatuko dute igandean, 12:00etan, Madrilen. Realak Agirretxeren eta Canalesen baja garrantzitsuak izango ditu. Helburua, jaitsiera postuetatik aldentzea da.

  • Rayo-Reala. Argazkia: EFE

    Iragan denboraldiko Rayo-Reala partidako irudia. Argazkia: EFE

Reala garaipen beharrarekin iritsiko da Rayo Vallecanoren aurkako partidara. Txuri-urdinek igandean jokatuko dute, 12:00etan, eta talde gipuzkoarraren helburua, garaipena lortu eta jaitsiera postuetatik aldentzea izango da.

Eusebio Sacristan entrenatzaileak aldaketak egin beharko ditu hamaikakoan. Imanol Agirretxe eta Sergio Canales min hartuta daude, eta ezingo dute Rayoren aurka jokatu. Aurrelari txuri-urdinaren kasuan, bere baja betetzea oso zaila izango da, bolada ezin hobean baitzegoen. Dena den, Jonathasek beste aukera bat izango du. Canales, aldiz, denboraldi bukaerara arte baja izango da, eta badirudi bere tokia Brumak beteko duela.

Ustezko hamaikakoak:

Rayo Vallecano: Yoel Rodriguez; Tito, Llorente, Ze Castro, Nacho; Trashorras, Raul Baena; Lass, Jozabed, Pablo Hernandez; eta Javi Guerra.

Reala: Rulli; Elustondo, Diego Reyes, Iñigo, Yuri; Illarra, Markel Bergara, Xabi Prieto; Bruma, Vela eta Jonathas.

Epailea: Mateu Lahoz.

Zelaia: Vallekas.

Ordua: 12.00.

12.00.

12.00.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Reala