Itxi

Reala

2-2

Rayok eta Realak bina berdindu eta puntu bana eskuratu dute

Erredakzioa

Madrileko taldeak bi aldiz hartu du aurrea markagailuan, Lloreneren eta Jozabeden golekin. Txuri-urdinek, ordea, ez dute etsi eta lehia birritan berdindu dute, Elustondoren eta Brumaren golekin.

  • Javi Guerra eta Iñigo Martinez. Argazkia: EFE

    Rayok eta Realak bina (2-2) berdindu dute. Argazkia: EFE

Rayo Vallecanok eta Realak bina (2-2) berdindu dute Vallekasen. Bi taldeek puntu bana eskuratuta ekin diote 2016. urteari, baina puntuak ez die arazoetatik irtetzeko balio. Realak bi puntuko errenta mantentzen du jaitsiera postuekiko eta Rayok jaitsiera postuetan jarraituko du, 15 punturekin.

Norgehiagoka parekatua izan da hasieratik amaieraraino. Reala indartsu zelairatu da, baina 15. minutuan Rayok hartu du aurrea markagailuan Llorentek sartutako golari esker (1-0). Gola jaso ostean une larriak pasa ditu talde txuri-urdinak, baina 27. minutuan, Elustondok partida berdintzea lortu du (1-1) Pardoren erdiraketa sare barrura errematatuta.

Bigarren zatiaren hasieran, 51. minutuan, Rayo Vallecanok 2-1ekoa sartu du Jozabeden bitartez. Realari berriro maldan gora jarrai zaio lehia; txuri-urdinek, ordea, ez dute etsi eta partida berdintzea lortu dute (2-2), Brumak 62. minutuan sartutako golari esker. Azken minutuetan bi taldeek izan dituzte garaipena lortzeko abaguneak, baina ez dute aurkariaren ate aurrean asmatu eta partida berdinduta bukatu da.

Fitxa teknikoa:

2 - Rayo Vallecano: Yoel; Quini, Llorente, Zé Castro, Tito; Lass (Bebe, 64. min), Trashorras, Raul Baena, Embarba (Pablo Hernandez, 86. min); Jozabed; eta Javi Guerra (Manucho, 73. min).

2 - Reala: Rulli; Carlos Martinez, Elustondo, Iñigo Martinez, Yuri; Illarra (Xabi Prieto, 65. min), Markel Bergara; Bruma (Chory Castro, 8. min5), Ruben Pardo, Vela; eta Jonathas.

Golak: 1-0: 15. min, Llorente; 1-1: 27. min, Elustondo; 2-1: 51. min, Jozabed; 2-2: 63. mn, Bruma.

Epailea: Mateu Lahoz.

g> Mateu Lahoz.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Reala