Itxi

Reala

Valentzia, hurrengo aurkaria

Realak lesioz beteta ekin dio asteari

Erredakzioa

Illarramedi izan da min hartu duen azken jokalaria. Eskuin orkatila minduta du. Zurutuzak eta Granerok bakarka entrenatzen jarraitzen dute, eta Markel Bergara baja izango da Valentziaren aurka.

1:26

Realak Valentziaren aurka jokatuko du datorren igandean BBVA Ligako lehen itzuliko azken partida eta Eusebio Sacristan entrenatzaileak arazoak izan litzake hamaikakoa osatzeko.

Min hartutako jokalariz beteta ekin dio asteari talde txuri-urdinak Zubietan. Sergio Canales denboraldi osorako baja izango da, haustura baitu ezker belauneko aurreko lotailu gurutzatuan. Bestalde, Imanol Agirretxe golegileak hilabete emango du zelaietatik kanpo, ezker orkatila bihurrituta duelako. Gainera, David Zurutuzak eta Esteban Granerok min hartuta jarraitzen dute, eta bakarka entrenatzen dihardute oraindik.

Baja horiez guztiez gain, beste arazo bat ere izango du Eusebio Sacristanek Valentziaren aurkako partidarako; Markel Bergarak bosgarren txartel horia ikusi zuen Rayo Vallecanoren aurka eta ezingo du igandean Valentziaren aurka jokatu.




  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Reala