Itxi

Reala

Kontratua berritu du

Aritz Elustondo, 2020ra arte txuri-urdina

eitb.eus

Beasaingo jokalariak akordio berria gaur eguerdian sinatu du Anoetako bulegoetan.

  • Aritz Elustondo

    Aritz Elustondo

Realak akordioa lortu du Aritz Elustondorekin bere kontratua 2020ko ekainaren 30 arte berritzeko, talde txuri-urdineko webguneak iragarri duen bezala. Defentsa txuri-urdinak hiru urte gehiago luzatu du bere harremana klub gipuzkoarrarekin, 2017ko ekainaren 30ean amaitzen zena. Beasaingo jokalariak akordio berria gaur eguerdian sinatu du Anoetako bulegoetan.

Elustondo 'pozik eta harro' erakutsi da klub txuri-urdinarekin bere kontratua sinatzeagatik. 'Errealitate bihurtu den amets bat da, Reala dena eman didan kluba da. Erregeetako opari onen', aipatu du Real Sociedad TV-ren aurrean.

 

rrean.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Reala