Itxi

Reala

Ostiralean, 20:30ean

Realak hiru puntu atera nahi ditu El Molinonen

Agentziak | Erredakzioa

Deportivorekin bana egin zuen taldearekin alderatuta, Asier Illarramendi izan daiteke nobedade nagusia Eusebioren hamaikakoan.

0:36

Realak, Eusebio entrenatzaile denetik, lehen garaipena lortu nahi du etxetik kanpo, gora begiratzen hasteko eta sailkapeneko beheko postuak atzean uzteko.

Donostiarrak faborito dira. Taldeak ematen duen irudi ona oraindik emaitzekin bat ez datorren arren, Sportingen egoera larria alde dute, baita estatistika ere: azken 25 urteetan norgehiagoka bakarra galdu dute gipuzkoarrek Gijonen.

Agirretxerekin batera, Esteban Granero eta David Zurutuza ere baja dira, aspalditik. Carlos Martinez eta Yuri Berchiche ere ez dira zerrendan egongo.

Bestalde, azpimarratzekoa da Jonathas de Jesus boladan dagoela eta arazo ugari sortzen dizkiela aurkako taldeen atzelariei. Carlos Velak ere hobera egin du eta Bruma portugaldarra txuri-urdin onenetarikoa izaten ari da azken bi hilabeteetan.

Deportivorekin bana egin zuen taldearekin alderatuta, Asier Illarramendi izan daiteke nobedade nagusia.

Ustezko hamaikakoak:

Sporting: Cuéllar, Lora, Luis Hernández, Jorge Meré, Isma López, Sergio Álvarez, Omar Mascarell, Jony, Ndi, Álex Menéndez eta Sanabria.

Reala: Rulli; Zaldua, Elustondo, Iñigo Martínez, De la Bella o Héctor; Illarramendi, Bergara, Xabi Prieto; Bruma, Vela eta Jonathas.

Epailea: Fernández Borbalán (andaliziarra).

Estadioa: El Molinon.

Ordua: 20:30ean.

: 20:30ean.