Itxi

Reala

Lesioak

Realeko 10 defentsetako 5 min hartuta daude

Agentziak | Erredakzioa

Raul Navas luzerako baja da. Carlos Martinez, De la Bella eta Yuri ia baja ziurrak dira, eta Aritz Elustondo zalantza da.

  • Yuri Berchiche. Argazkia: EFE

    Yuri Berchiche. Argazkia: EFE

Realak Betisen aurka jokatuko du asteburuan Ligan eta partida honetarako, hamar defentsatik bost min hartuta ditu talde txuri-urdinak. Betis puntu bakarrera du talde gipuzkoarrak eta garaipena lortzea ezinbestekoa da Eusebiok zuzentzen duen taldearentzat.

Raul Navas luzerako baja da. Gainera, Carlos Martinez, Alberto De la Bella eta Yuri Berchiche ia baztertuta daude Betisen aurkako partidarako; Aritz Elustondo, aldiz, zalantza da. Halaber, Imanol Agirretxeren itzulerak ilusioa piztu du, baina aurrelaria oraindik ez dago jokatzeko prest.

Talde txuri-urdinak jaso duen albiste onena David Zurutuzaren errekuperazioa da. Erdilaria, asteburu honetan jokatzeko prest egon daiteke.

t egon daiteke.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Reala