Itxi

Reala

0-5

Realak jipoia eman dio Espanyoli Cornella-El Praten

Erredakzioa

Txuri-urdinek 0-5 irabazi dute Jonathasen (2), Velaren, Oyarzabalen eta Diego Reyesen golekin. Aurkari zuzen baten aurka lortu du garaipena talde gipuzkoarrak.

1:53

Realak 0-5 irabazi dio Espanyoli Cornella-El Praten eta hiru puntu hauei esker jaitsiera postuetatik aldentzea lortu du talde txuri-urdinak. Realak 27 puntu ditu, eta sailkapenaren erdialdean da; Espanyolek, aldiz, 22 punturekin jarraitzen du jaitsieratik puntu bakarrera. Eusebiok taldea zuzentzen duenetik txuri-urdinek etxetik kanpo lortu duten lehen garaipena da Espanyolen aurkakoa.

Bikain ekin dio partidari talde txuri-urdinak eta bosgarren minuturako 0-1 aurreratu markagailuan. Velak pase dotorea eman dio Jonatahsi eta honek ez du huts egin Arlauskis atezainaren aurrean. Gol horrek lur jota utzi du Espanyol eta Reala horretaz baliatu da aldeak handitzeko. Horrela, zortzigarren minutuan, talde gipuzkoarrak 0-2koa sartu du Velaren bitartez. Mexikarrak korrikaldi bikaina egin eta baloia maisuki loratu du Arlauskisen aurrean.

Partidako hamar minutu ere bete ez direnean Realak bi goleko abantaila lortu du. Bi goleko desabantailarekin Espanyolek erreakzioaren bila jo du, baina ez du abagune argirik sortu Rullik defendatutako ate inguruan. Realak ez du arazorik izan defentsako lanean eta kontraerasoan hirugarren gola sartzen saiatu den arren, ez du abagune argirik sortu atsedenaldira iritsi orduko.

Bigarren zatian ez da partidaren gidoia aldatu. Izan ere, lehen zatiaren antzeko hasiera izan du. Realak hirugarren gola sartzea lortu du bigarren zatiko zazpigarren minutuan. Baloia Oyarzabali iritsi zaio area barruan eta 0-3ekoa sartu du. Hiru minutu beranduago, 55. minutuan, Diego Reyesek partida guztiz erabakita utzi du, 0-4koa sartuta. Reyesek bikain errematatu du Ruben Pardok ateratako kornerra.

Txuri-urdinen laugarren golarekin partida hilda geratu da. Erritmoa asko moteldu, eta ezer gutxi jokatu da. Txarrena Diego Reyesek 71. minutuan jasan duen lesioa izan da. Realeko erdiko defentsak min hartu du, eta lesioa larria izan liteke.

Azken txanpan Reala erlaxatu egin da, eta Espanyolek pare bat abagune izan ditu. Perikitoak, ordea, ez dira fin ibili Rullik defendatutako ate aurrean eta 90. minutuan Jonathasek txuri-urdinen festa biribildu du, 0-5ekoa sartuta. Amaieran, Reala garaile Cornella-El Praten (0-5).

Fitxa teknikoa:

0 - RCD Espanyol: Arlauskis (Pau Lopez, min.46); Javi Lopez, Alvaro, Ciani, Fuentes (Salva Sevilla, 53. min); Diop, Jordan; Hernan Perez (Burgui, 46. min), Marco Asensio, Víctor Alvarez eta Gerard Moreno.

5 - Reala: Rulli; Zaldua (De la Bella, 81. min), Mikel, Iñigo Martinez, Hector; Diego Reyes (Xavi Prieto, 72. min), Illarramendi; Vela, Pardo, Oyarzabal (Bruma, 75. min) eta Jonathas.

Golak: 0-1, 5. min: Jonathas; 0-2, 7. min: Vela; 0-3, 51. min: Oyarzabal; 0-4, 55. min: Diego Reyes; 0-5, 89. min: Jonathas.

Epailea: Jaime Latre.

aime Latre.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Reala