Itxi

Reala

Igandean, 18:15ean

Realak garaipena behar du Levanteren aurka

Erredakzioa

Txuri-urdinek BBVA Ligako azken sailkatuaren aurka jokatuko dute igande honetan, 18:15ean, Anoetan. Bi taldeek garaipena behar dute.

  • Reala-Levante. Argazkia: EFE

    Realeko jokalariak Levanteri sartutako gol bat ospatzen. Argazkia: EFE

Realak partida garrantzitsua du Levanteren aurka, igande honetan, Anoetan. BBVA Ligako azken sailkatuaren aurka jokatuko dute txuri-urdinek 18:15ean eta bi taldeak garaipen premian daude.

Txuri-urdinek Atletico Madrilen aurka baja izan zen Iñigo Martinez izango dute jokatzeko prest eta hasierako hamaikakoan egongo da Ondarroako jokalaria. Eusebiok Malagaren aurka Anoetan jokatutako azken partidan atera zuen hamaikakoa errepika lezake. Diego Reyes baja izango da, zigortuta baitago.

Ustezko hamaikakoak:

Reala: Rulli; Elustondo, Iñigo, Mikel Gonzalez, Yuri; Illarramendi, Pardo, Prieto; Oyarzabal, Vela, Jonathas.

Levante: Mariño; Ivan Lopez, Medjani, Feddal, Toño; Verdu, Simao, Camarasa, Ruben Garcia; Deyverson, Rossi.

Epailea: Perez Montero.

Zelaia: Anoeta.

Ordua: 18.15ean.

rong> 18.15ean.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Reala