Itxi

Reala

1-1

Realak puntu bat besterik ez du lortu Levanteren aurka

Erredakzioa

Txuri-urdinak aurkaria baino gehiago izan dira, baina partida bana (1-1) berdinduta bukatu da. Diego Reyesek sartu du 1-0ekoa eta Deyversonek berdindu du norgehiagoka.

  • Oyarzabal eta Dyverson. Agazkia: EFE

    Realak bana (1-1) berdindu du Levanteren aurka. Argazkia: EFE

Realak bana (1-1) berdindu du Levanteren aurka Anoetan eta hiru partida jarraian daramatzate garaipenik lortu gabe. Txuri-urdinak aurkaria baino gehiago izan dira, eta gehiago merezi izan dute, baina ez dute Levanteren ate aurrean asmatu.

Partidako lehen abisua Levantek eman du Moralesek area kanpotik egindako jaurtiketa baten bitartez, baina ordutik aurrera Reala izan da nagusi. Txuri-urdinak aurkariaren ate ingurura gerturatzen hasi dira, baina ez dute abagune argirik sortzea lortu. 13. minutuan, Velak penaltia eskatu du, nahiz eta epaileak ez duen ezer adierazi. Hurrengo minutuan, ordea, Realaren gola etorri da. Yurik erdiraketa ona egin du hegaletik eta Diego Reyesek sare barrura bidali du errematea (1-0). Txuri-urdinen  golaren ostean, Realak bigarren gola sartzeko abagune argia izan du, baina Jonathasen errematea Mariño atezainak geratu du. Ondoren, Levanteren erantzuna etorri da gutxigatik kanpora joan den Verduren jaurtiketa baten ondorioz. Jokaldi horrek Levante esnatu egin du, eta 24. minutuan Deyversonek banakoa sartu du (1-1). Korner baten ostean aldaratzea jaso eta brasildarrak sare barrura bidali du errematea.

Levanteren golak ez du Reala kokildu eta Eusebiok zuzentzen duen taldeak markagailuan aurrea hartzeko abagune argiak izan ditu atsedenaldira iritsi orduko. Velak ondo amaitu du Realaren jokaldia 36. minutuan, baina bere errematea zutoina urratuta kanpora joan da. Hiru minutu beranduago, Oyarzabalek izan du bigarren gola sartzeko abagunea; Mariño atezainak, ordea, gola eragotzi du.

Bigarren zatiaren hasieran ere Levantek izan du lehen aukera, baina Rulli atezainak erantzun ona eman dio Toñoren jaurtiketari. Realak jarraian erantzun du gutxigatik kanpora joan den Velaren jaurtiketa batekin. Partidako azken 30 minutuetan, txuri-urdinak izan dira nagusi Anoetako berdegunean. Oyarzabalek eta Brumak bina abagune argi izan dituzte, baina talde donostiarreko jokalariak ez dira fin ibili aurkariaren ate aurrean. Brumak hirugarren abagune argi bat ere izan du 89. minutuan, baina ez du Mariñoren aurrean asmatu. Levantek ahal izan duen moduan eutsi dio berdinketari eta puntua eskuratzea lortu du.

Fitxa teknikoa:

1.- Reala: Rulli; Elustondo, Reyes, Iñigo Martinez, Yuri; Illarramendi, Pardo (Bruma, 70. min), Xabi Prieto (Granero, 46. min); Oyarzabal, Vela eta Jonathas.

1.- Levante U.D: Mariño; Iván López, Medjani, Feddal, Toño (Juanfran, min. 83); Verza, Lerma, Morales, Verdú (Simao, min. 74); Rossi (Rubén, min. 65) y Deyverson.

Golak: 1-0, 13. min: Reyes. 1-1, 23. min: Deyverson.

Epailea: Perez Montero.

Perez Montero.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Reala