Itxi

Reala

Ez da entrenatu

Vela ez da lan saioan izan bart Madrilen kontzertu baten egon ostean

Erredakzioa

Realeko aurrelari mexikarra ez da talde txuri-urdinak astelehen honetan Zubietan egin duen entrenamenduan azaldu. Igande gauean Chris Brownen kontzertuan egon zen Carlos Vela.

  • Carlos Vela. Argazkia: twitter

    Carlos Vela, Chris Brownen kontzertuan. Argazkia: twitter

Realak bana (1-1) berdindu zuen Levanteren aurka igandean eta astelehen honetan entrenamendua izan dute Zubietan. Lan saioan Carlos Vela mexikarra falta izan da.

Vela Madrilen izan zen bart Chris Brownen kontzertuan eta astelehen honetan ez da  taldekideekin entrenatu. Jokalariak argudiatu du ondoezik dagoela, baina sare sozialetan kritika ugari jaso ditu.

ditu.

ditu.