Itxi

Reala

Gaur, 20:30etan

Getafek, ligako azkenak, Anoetan jokatuko du

Agentziak | Erredakzioa

Maila mantentzeko garaipena behar dute madrildarrek Realaren kontra. Anoetan jokatutako azken bederatzi neurketetan garaipen bakarra du Getafek.

1:24

Realak Getafe hartuko du Anoetan ostegun honetan iluntzeko 20:30etan.

Eusebioren taldeak BBVA Ligako azkenaren kontra jokatuko du, azken 13 partidetan irabaztea zer den ez dakite madrildarrek, 36 puntutik 2 besterik ez dituzte lortu, beraz, garaipena nahitaezkoa dute.

Talde txuri-urdinean aldaketa asko izango dira; Gero Rulli zigortuta dago, Carlos Martinez, Sergio Canales eta Imanol Agirretxe lesionatuta daude eta Eusebiok hainbat jokalariei atsedena emango die, esaterako, Asier Illarramendiri eta Yuri Berchicheri.

Ustezko hamaikakoak

Reala: Olazabal: Elustondo, Reyes, Iñigo Martinez, De la Bella; Ruben Pardo, Bergara, Zurutuza; Xabi Prieto, Vela eta Oyarzabal.

Getafe: Guaita; Vigaray, Vergini, Juan Rodriguez, Roberto Lago; Lacen, Medran; Yoda, Sarabia, Victor Rodriguez; eta Alvaro Vazquez.

Epailea: Sanchez Martinez (Murtzia)

Futbol-zelaia: Anoeta.

Eguna eta ordua: osteguna, 20:30

osteguna, 20:30