Itxi

Reala

Ofiziala

Iñigo Martinez, 2021era arte txuri-urdin

eitb.eus

Klubak gaur iragarri du jokalari bizkaitarraren kontratu berritzea. Ondarroako defentsaren kontratua 2017. urteko ekainaren 30ean bukatzen zen.

1:36

Reala eta Iñigo Martinez bi aldeak lotzen dituen kontratua berritzeko akordiora iritsi dira, eta klubak gaur iragarri du jokalari bizkaitarraren kontratu berritzea.

Azken hilabeteetan asko hitz egin da Iñigo Martinezen kontratu berritzeaz. Jokalariak ez zuela berritu nahi esan da, eta beste talde batzuen eskaintzak zituela, Athleticena barne.

Hasieran, jokalariak eskatzen zuenaren eta klubak eskaintzen zuenaren artean alde handia egon zen, baina pixkanaka diferentziak murriztu eta akordiora iritsi dira. Jokalariari gustatu egin zaio klubak eskainitakoa eta gaur sinatu dute kontratu berria.

t="utf-8">
  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Reala