Itxi

Reala

Fitxaketa

David Moyesek Sunderland entrenatuko du

Agentziak | Erredakzioa

Realeko entrenatzaile ohiak lau urterako kontratua sinatu du. Eskoziarrak Sam Allardyce Ingalaterrako selekzionatzaile berriak utzitako lekua beteko du.

  • David Moyes. Argazkia: Efe.

    David Moyes. Argazkia: Efe.

Sunderland taldeak David Moyes entrenatzailea fitxatu duela iragarri du, Sam Allardyce aurreko entrenatzaileak ostiralean dimisioa eman ostean, Ingalaterrako selekzioa entrenatzeko. David Moyesek lau urterako kontratua sinatu du.

Moyesek 53 urte ditu eta Reala entrenatu zuen 2014 eta 2015 urteen artean. "Erronkaz disfrutatzen ari naiz, eta emozionatuta nago aukera berri honekin. Babes handia duen taldea zuzenduko dut eta desiatzen nago Premierrean berriro entrenatzeko. Samek egindako lan onari jarraipena emateko irrikaz nago", esan du Moyesek.

san du Moyesek.