Itxi

Reala

1-1

Realak eta Eibarrek bana berdindu dute

Erredakzioa

Ruben Peñak sartu du partidako gol lehen gola armaginentzat 52. minutuan eta David Conchak egin du banakoa (1-1), 87. minutuan.

Realak eta Eibarrek bana (1-1) berdindu dute Lehen Mailako bi talde gipuzkoarrek jokatu duten partida. Kilometroak jaiaren aldeko norgehiagoka izan da, eta Bergaran jokatu dute.

Armaginek honako hamaikakoa zelairatu dute: Riesgo, Calavera, Gálvez, Ramis, Escalante, Rivera, Sergi Enrich, Luna, P. León, Etxaburu, Amorrortu. Realaren hamaikakoa, aldiz, hauxe izan da: Bardaji, Zaldua, Aritz, Mikel, Yuri, Illarra, Markel, Zurutuza, Xabi Prieto, Bautista eta Oyarzabal.

Reala izan da baloiaren jabe hasierako minutuetan eta Markel Bergararen jaurtiketa baten ondorioz sortu du lehen abagunea; Riesgo atezainak erantzun ona eman dio. Lehen zatiko erdialdetik aurrera Eibar nagusitu da. Sergi Enrichek gola sartzeko aukera ona izan du, baina bere jaurtiketa gurutzatuegi, kanpora joan da. Atsedenaldira iritsi orduko, armaginek beste abagune on bat izan dute, baina Amorrorturen errematea oso gutxigatik kanpora joan da.

Jose Luis Mendilibar Eibarreko entrenatzaileak taldea osorik berritu du bigarren zatian eta hamaika jokalari hauek zelairatu ditu: Joel; Capa, Lejeune, Dos Santos, Junca; Dani Garcia, Elgezabal; Bebe, Adrian, Inui; eta Peña.

Realean ere Eusebio Sacristan teknikariak taldea ia osorik amaitu du atsedenaldian eta hamaikako honekin jokatu du bigarren zatia: Toño, C. Martínez, Navas, Iñigo, Héctor, Granero, Pardo, Concha, Vela, Bautista eta Juanmi.

Talde armagina hobea izan da bigarren zatian. Mendilibarrek zuzentzen duen takldeak ezarri du erritmoa eta abagune mordoa sortu ditu. Hasiera bizi horren ondorioz etorri da partidako lehen gola Eibarrentzat. Jokaldi ona baten eta hainbat erreboteren ostean Ruben Peñak sartu du 0-1ekoa.  70. minutuan William Josek debuta egin du Realarekin. Golaren ondoren Realari asko kosta zaio abaguneak sortzea eta partida berdinduta amaituko dela ematen izan duenean, 87. minutuan, David Conchak banakoa (1-1) sartu du. Amaieran, berdinketa denboraldiaurreko derbi gipuzkoarrean.

gipuzkoarrean.

gipuzkoarrean.