Itxi

Reala

Futbol Zuzendari berria

Olabe: 'Laster aldaketak egingo ditugu etxe honetan'

eitb.eus

Realak Roberto Olabe Futbol Zuzendari berria aurkeztu du Anoetan. Bera izango da kirol arloko arduradun nagusia hurrengo hiru denboraldietan.

1:13

Roberto Olabe Realera itzuli da. Taldeko Futbol Zuzendaria izango da hurrengo hiru urteetan. Jokin Aperribai presidenteak aurkeztu du, Anoetan.

Olabe kirol arloko ardudarun nagusia izango da. Gasteiztarrarentzat "erronka handia da" Realean hasiko duen etapa berria. "Gauzak ondo ez badoaz, ni izango naiz arduradun nagusia", esan du Olabek.

Futbol Zuzendari berriak Realaren egoera aztertuko da datozen bizpahiru hilabeteetan, gero egin beharreko aldaketei ekiteko. "Laster aldaketak egingo ditugu etxe honetan", esan du.

Emaitza onak ziurtatzea du helburu, baina harrobiko lana garatuta. Azken urteetako hazkundea goraipatu du, baina "gehiago" nahi duela esan du Olabek.

esan du Olabek.