Itxi

Reala

3-0

Realak merezitako garaipena lortu du Alavesen aurka

Erredakzioa

Gipuzkoako taldeak 3-0 irabazi du Anoetako derbia Xabi Prietoren, Willian Joseren eta Velaren golekin. Arabako taldeak partida kaskarra jokatu du.

  • Reala. Argazkia: EFE

    Realeko jokalariak Xabi Prietok Alavesi sartutako gola ospatzen. Argazkia: EFE

Realak garaipen erosoa lortu du Alavesen aurka (3-0) Anoetan jokatu den euskal derbian. Gipuzkoako taldea nagusi izan da hasieratik amaieraraino eta merezita lortu ditu hiru puntuak. Alavesek denboraldiko partida kaskarrena jokatu du larunbat honetan.

Lehen minututik Reala erasokor zelairatu da, eta bigarren minutuan Willian Josek lehen abisua eman du Pachecok arazo gehiegirik gabe harrapatu duen jaurtiketa baten bitartez. Alavesek 10. minutuan eman du erantzuna jokaldi nahasi batean, baina Rullik baloia harrapatzea lortu du. Eusebio Sacristanek zuzentzen duen taldea izan da baloiaren jabe eta 20. minutuan saria lortu du. Carlos Martinezek erdiraketa ona atera eta Xabi Prietok sare barrura bidali du buruz egindako errematea (1-0). Gola sartu ostean ere etxeko taldea izan da nagusi eta Xabi Prietok bigarren gola sartzeko abagunea izan du 24. minutuan, baina bere errematea gutxigatik kanpora joan da. Alavesek lehen zatian izan duen abagune onena 29. minutuan iritsi da: Edgar bakarrik geratu da Rulliren aurrean, atezainak jaurtiketa desbideratzea lortu eta aldaratzea kanpora bidali du Camarasak. Talde txuri-urdina jaun eta jabe izan da lehen zatian eta gol bateko abantailarekin iritsi da atsedenaldira.

Bigarren zatian Alaves hobeto zelairatu da, baina ezer gutxi egin ahal izan du erasoan. Realak nagusitasuna mantendu du bigarren 45 minutuetan eta beste bi gol sartu ditu. Donostiako taldeak ondo eutsi dio Alavesi eta ez dio abagune argirik sortzen utzi. 56. minutuan 2-0ekoa sartu du Realak. William Josek area barruan kontrol polita egin eta jaurtiketa sare barrura bidali du. Gol horrekin erabakita egon da partida. Alavesek abagune argi bakarra izan du bigarren zatian; Edgarrek Rulli atezaina aurreatuta ikusi du, eta bere jaurtiketa kanpora joan da. Azken txanpan, 84. minutuan, Carlos Velak talde txuri-urdinaren festa biribildu du 3-0ekoa sartuta.

Fitxa teknikoa:

3.- Reala: Rulli; Carlos Martinez, Navas, Iñigo Martinez, Yuri; Illarramendi, Zurutuza, Prieto (Canales, min 68); Vela, Oyarzabal (Ruben Pardo, min. 88) eta Willian Jose (Juanmi, min. 81).

0.- Alaves: Pacheco; Raul Garcia, Laguardia (Kiko Femenia, min. 55), Vigaray, Zou Feddal, Llorente, Camarasa; Torres (Santos, min 46); Edgar, Deyverson, Katai (Espinosa, min. 78).

Goles: 1-0, min. 22: Xabi Prieto. 2-0, min. 57: Willian José. 3-0, min. 87: Vela.

Árbitro: Clos Gomez.

ng> Clos Gomez.

ng> Clos Gomez.