Itxi

Reala

Garaipena Molinonen

Realak bolada onari eutsi dio (1-3)

Agentziak | Erredakzioa

Donostiarrek laugarren garaipena jarraian lortu dute, Sportingen aurka partida ona jokatuta. Prieto, Zurutuza eta Iñigo Martinez izan dira txuri-urdinen golegileak.

  • Xabi Prieto, lehenengo golaren egilea. Argazkia: Efe.

    Xabi Prieto, lehenengo golaren egilea. Argazkia: Efe.

Realak laugarren garaipena jarraian lortu du Ligan, Sporting ahul bati 1 eta 3 irabazita. El Molinoneko zaleek txistuka agurtu dituzte Abelardoren jokalariak.

Bi taldeak egoera oso ezberdinean iritsi dira neurketa honetara: asturiarrek zortzi jardunaldi zeramatzaten norgehiagokarik irabazi gabe, eta donostiarrak, berriz, denboraldiko momenturik onenean dira.

Eta egoera ezberdin hori agerian geratu da partida hasi den momentutik. Realak baloiaren kontrola nahi zain du, eta Sportingek ia ez dio oztoporik jarri. Gauzak horrela, gipuzkoarrak jaun eta jabe izan dira berdegunean.

Nagusitasun horri etekina atera dio Realak 19. minutuan, Xabi Prietoren golarekin. Iñigo Martinezen errematea Cuellarrek aldaratu du eta Prietok leku egokian egon da baloia sareetara bidaltzeko.

Golak urduri jarri ditu asturiarrak, baina ez dira erreakzionatzeko gai izan.

Hala ere, Abelardoren gizonak gola egiteko gai izan dira Rulliren atera hurbildu diren lehen jokaldian, eta Copek banakoa sartu du areaz kanpotik egindako erremate gogor baten bidez.

Donostiarren bigarren gola Zurutuzak egin du, zortzi minutu geroago, Yurik egindako erdiraketa errematatuz.

Bigarren zatian, Realak partida erabakita utzi du, eta era ikusgarrian gainera. Iñigo Martinezek maisuki atera du falta jaurtiketa bat eta gol ikaragarri ederra sartu du 20 metrotik. Denboraldiko gol onenen artean izango da, zalantzarik gabe, mutrikuarrak egindakoa.

Fitxa teknikoa:

1.- Sporting: Cuéllar, Douglas, Jorge Meré, Amorebieta, Canella, Sergio Álvarez (Xavi Torres, 68. min), Nacho Cases, Víctor Rodríguez (Carlos Castro, 59. min), Borja Viguera, Moi Gómez (Burgui, 59. min) eta Cop.

3.- Reala: Rulli, Carlos Martínez, Raúl Navas, Íñigo Martínez, Yuri, Xabi Prieto, Illarramendi, Zurutuza (Canales, 82. min), Oyarzabal (David Concha, 77. min), William José eta Vela (Juanmi, 69. min).

Golak: 0-1 Xabi Prieto (18. min), 1-1 Cop (27. min), 1-2 Zurutuza (50. min), 1-3 Iñigo Martínez (56. min).

ínez (56. min).