Itxi

Reala

Larunbatean, 20:30ean

Granada eta Reala, bolada onean dauden bi talde aurrez aurre

Agentziak | Erredazkioa

Irabaziz gero, donostiarrek aukera asko izango lituzkete 2017. urtea Txapeldunen Ligako postuetan hasteko.

  • Willian Jose baja da Granadako partidarako. Argazkia: Efe.

    Willian Jose baja da Granadako partidarako. Argazkia: Efe.

Granadak eta Realak momentu onean neurtuko dituzte indarrak Nuevo Los Cármenes zelaian: andaluziarrek azken bost neurketetatik bakarra galdu dute, eta donostiarrek, berriz, azken zazpietatik bakarra, eta Europako postuetarako lehian sartuta daude.

Eusebiok ezin izango ditu Willian Jose goleatzailea eta David Zurutuza zelairatu. Brasildarrak arazo fisikoak dauzka, eta Zurutuza zigortuta dago.

Garaipena lortuz gero, txuri-urdinek aukera asko dituzte 2016. urtea Txapeldunen Ligako postuetan amaitzeko.

Ustezko hamaikakoak

Granada: Ochoa; Tito, Saunier, Lombán, Gabriel Silva; Sergi Samper, Andreas Pereira, Jon Toral; Carcela-González, Boga; eta Kravets.

Reala: Rulli; Carlos Martínez, Iñigo Martínez, Navas, Yuri; Illarramendi, Canales, Xabi Prieto; Oyarzabal, Vela eta Juanmi.

Epailea: Ocón Arráiz (Errioxako batzordekoa).

Ordua: 18.30ean.

Estadioa: Nuevo Los Cármenes.

o Los Cármenes.