Itxi

Reala

0-2

Realak Granadari irabazita eman dio amaiera 2016. urteari Ligan

Erredakzioa

Talde txuri-urdinak 0-2 irabazi du Carmenes zelaian. Bautista eta Juanmi izan dira golegileak. LaLigako sailkapenean bosgarren daude 29 punturekin, laugarren den Vila-realekin berdinduta.

  • Reala. Argazkia: EFE

    Realeko jokalaiak Bautistak Granadari sartutako gola ospatzen. Argazkia: EFE

Realak amaiera ezin hobea eman dio 2016. urteari Ligan Granadaren aurka 0-2 irabazita Carmenes zelaian eta bosgarren postuan da 29 punturekin LaLigako sailkapenean, laugarren postuan (Txapeldunen Ligako postua) dagoen Vila-realekin berdinduta.

Talde txuri-urdina izan da nagusi lehen zatian. Reala baloiaren jabe izan da, eta abagune onenak izan ditu. Norgehiagokaren hasieran, 3. minutuan, Carlos Velak izan du lehen aukera, baina ez du Ochoa atezainaren aurrean asmatu. Granadak ezer gutxi egin du erasoan lehen 45 minutuetan eta izan dituen abagune gutxietan Rullirekin egin dute topo Granadako jokalariek. 12. minutuan Kravetsek jaurtiketa on egin eta Rullik errematea desbideratu du. Reala baloiaren jabe izan da, partida kontrolpean izan du, baina abagune argiak sortzea kosta egin zaio. Juanmik abagune aparta izan du 25. minutuan. Ochoa atezainak, ordea, txuri-urdinen gola eragotzi du.

Bigarren zatia hasi eta jarraian Juanmik izan du beste abagune bat eta honetan ere kale egin du. Aurrelari txuri-urdinak ez du asmatu aurkariaren ate aurrean. Partidako 53. minutuan Eusebio Sacristan entrenatzaileak Oyarzabal kendu eta Bautista sartu du berdegunean. Erabaki honek norgehiagokaren noranzkoa aldatu du, izan ere, Bautistak sartu baitu 0-1ekoa. Harrobiko aurrelariak sare barrura bidali du Granerok egindako erdiraketa, 56. minutuan. Gola sartu ostean Granada ez da eranztuteko gai izan, eta Realak jarraitu du partida kontrolpean izaten. Talde donostiarraren nagusitasuna erabatekoa izan da, eta saria jaso du 69. minutuan; Juanmik 0-2koa sartu du Velak egin duen jokaldi bikainari amaiera ezin hobea emanda.

Bigarren gola sartu ondoren Eusebiok zuzentzen duen taldeak ez du emaitzari eusteko arazorik izan, eta beste golen bat sartzeko aukerak ere izan ditu. Aamaieran, ordea, garaipena eta hiru puntuak eskuratu ditu Realak.

Fitxa teknikoa:

0; Granada CF: Ochoa; Tito (Alberto Bueno, m.70), Saunier, Lomban, Gabriel Silva; Sergi Samper, Jon Toral (Angban, m.46), Andreas Pereira; Carcela-González, Boga eta Kravets (Ezequiel Ponce, m.70).

2; Reala: Rulli; Carlos Martinez (Zaldua, m.60), Raúl Navas, Iñigo Martinez, Yuri; Illarra, Granero, Xabi Prieto; Carlos Vela, Oyarzabal (Bautista, m.54) eta Juanmi (Canales, m.82).

Golak: 0-1, m.56: Bautista. 0-2, m.69: Juanmi.

Epailea: Ocon Arraiz.