Itxi

Reala

Errege Kopa

Realak Vila-realen aurkako kanporaketa bideratu nahi du Anoetan

Erredakzioa

Talde txuri-urdinak asteazken honetan jokatuko du Errege Kopako final-zortzirenetako partida, 19:00etan. Ruben Pardo eta Markel Bergara deialditik at utzi ditu Eusebiok.

  • Oyarzabal eta Bruno. Argazkia: EFE

    Oyarzabal eta Bruno, Vila-realek eta Realak jokatutako partida baten. Argazkia: EFE

Reala eta Vila-real ariko dira aurrez-aurre asteazken honetan Anoetan Errege Kopako final-zortzirenetako joaneko partidan. Norgehiagoka, 19:00etan hasiko da, eta denboraldi honetan oso joko ona azaldu duten bi talde ibiliko dira elkarren aurka.

Talde txuri-urdinak bajak ditu partida honetarako. Markel Bergara eta Ruben Pardo deialditik at utzi ditu Eusebio Sacristan entrenatzaileak. Gainera, luzarorako min hartuta dauden Imanol Agirretexe eta Carlos Martinez ere galtzen ditu Realak. Hasierako hamaikakoari dagakionez Juanmi titular izango da aurrealdean Willian Joserekin batera.

Vila-realek, aldiz, talde donostiarrak baino baja esanguratsuagoak ditu lehia honetarako. Bruno Soriano, Denis Cheryshev, Victor Ruiz eta Cedric Bakambu baja dira Anoetarako. Bakanbuk ez du hilabete osoan Vila-realekin jokatuko Afrika Kopan egongo baita. Bestalde, Fran Escriba entrenatzaileak jokatzeko prest izango ditu Samu Castillejo, Mateo Musacchio eta Danielle Bonera, orain arte min hartuta egon diren arren. Andres Fernandez atezaina deialditik at geratu da erabaki tekniko baten ondorioz.

Ustezko hamaikakoak:

Reala: Rulli; Zaldua, Mikel González, Iñigo, Yuri; Illarramendi, Zurutuza, Xabi Prieto; Oyarzabal, Juanmi eta Willian Jose.

Vila-real: Asenjo edo Barbosa, Mario, Musacchio, Alvaro Gonzalez, Jose Angel; Rodri, Trigueros, Jonathan Dos Santos, Roberto Soriano, Castillejo; eta Pato edo Borre.

Epailea: Clos Gomez.

Zelaia: Anoeta.

Ordua: 19:00etan.

ong> 19:00etan.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Reala