Itxi

Reala

Errege Kopa

Realak joaneko partidako emaitza baliatu nahi du Vila-realen aurka

Erredakzioa

Txuri-urdinek asteazkenean jokatuko dute Errege Kopako final-zortzirenetako itzulerako partida, 19:00etan, La Ceramica zelaian. Joanekoan, 3-1 irabazi zuen talde donostiarrak.

10:53

Vila-realek eta Realak asteazken honetan jokatuko dute Errege Kopako final-zortzirenetako joaneko partida La Ceramica zelaian, 19:00etan. Txuri-urdinek 3-1 irabazi zuten joaneko partida eta final-laurdeneterako txartela lortu nahi dute.

Realak abantaila duen arren, etxeko taldea moralez gainezka dago Ligan Bartzelonaren aurka berdindu ostean (1-1). Fran Escriba entrenatzaileak lesionatuta ditu Roberto Soldado eta Denis Cheryshev. Mateo Mussachio ere baja izango da.

Talde donostiarrak joaneko neurketan lortutako emaitza baliatu nahi du. Eusebio Sacristan entenatzaileak Carlos Velaren baja garrantzitsua izango du. Atzealdean baja dira Carlos Martinez, Raul Navas eta Mikel Gonzalez. Hala ere, Realak David Zurutuza jokatzeko prest izango du asteazken honetan. Eusebiok lesioek behartutako aldaketak soilik egingo ditu hamaikakoan, ez baitu konfiantzarik nahi.

Ustezko hamaikakoak:

Vila-real: Asenjo; Rukavina, Alvaro, Victor Ruiz, Jaume Costa, Bruno, Trigueros, Castillejo, Jonathan Dos Santos, Nicola Sansone, Alexandre Pato edo Santos Borre.

Reala: Rulli; Zaldua, Elustondo, Iñigo Martinez, Yuri; Illarramendi, Zurutuza, Xabi Prieto; Juanmi, Oyarzabal, Willian Jose.

Epailea: David Fernandez Borbalan.

Zelaia: La Ceramica.

Ordua: 19.00etan.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Reala