Itxi

Reala

Errege Kopa 1/4

Reala-Bartzelona, San Sebastian egunaren bezperan

eitb.eus

37 urte daramatza talde txuri-urdina Bartzelona kanporatu gabe, era berean, katalanek azken bederatzi partidetatik bakarrean irabazi dute Anoetan.

Donostiak eta Azpeitiak bere patroiari urtero egiten zaion omenaldia gaueko 00:00-tan hasiko dute, bandera jaso ondoren, eta bitartean, Kopako partida hasi baino lehen, Anoeta ere galaz jantziko da partida aurretik (21:15ean hasiko da neurketa).

Realak valladolid eta Vila-real kanporati ditu Kopan eta orain erronka zaila dute aurrean, gainera, baja garrantzitsuak izango dituzte batez ere defentsan: Carlos Martinezek, Mikel Gonzalezek eta Joseba Zalduak ez dute jokatuko. Carlos Velaren parte hartzea ere kolokan dago.

37 urte daramatza talde txuri-urdina Bartzelona kanporatu gabe, era berean, katalanek azken bederatzi partidetatik bakarrean irabazi dute Anoetan.

Ustezko hamaikakoak

Reala: Rulli; Odriozola, Navas, Iñigo Martinez, Yuri; Illarramendi, Zurutuza, Xabi Prieto; Oyarzabal, Juanmi edo Carlos Vela, Willian Jose.

FC Bartzelona: Cillesen; Sergi Roberto, Piqué, Umtiti, Digne; Busquets, Rakitic edo Andre Gomes, Iniesta; Messi, Suarez, Neymar.

Epailea: Gonzalez Gonzalez.

Futbol-zelaia: Anoeta.

Ordua: 21.15