Itxi

Reala

Igandean, 18:30ean

Reala eta Celta, Europako postuengatik borrokan

Erredakzioa

LaLigako lehen itzulian joko onena egin duten bi talde ariko dira nor baino nor igandean Anoetan. Norgehiagoka 18:30ean hasiko da.

  • Reala. Argazkia: EFE

    Realeko jokalariak gol bat ospatzen Anoetan. Argazkia: EFE

Reala Ligara itzuliko da igande honetan Celtaren aurka jokatu duen partidarekin. Bartzelonaren aurkako Errege Kopako partida une batez ahaztu eta Vigoko taldearen aurka garaipena lortu nahi dute txuri-urdinek Txapeldunen Ligako postua lortzeko borrokan sendo jarraitzeko. Donostiarrak laugarren den Atletico Madrilengandik bi puntura daude sailkapenean.

Eusebio Sacristanek zuzentzen duen taldeak arazoak ditu defentsan. Carlos Martinez baja da, eta zalantza dira Mikel Gonzalez eta Joseba Zaldua. Aurrealdean Juanmik eta Willian Josek jokatuko dute Celtaren aurka.

Celtak 2017an jokatu dituen partida guztiak irabazi egin ditu, eta bolada onean iristen da Anoetara. Eduardo 'Toto' Berizzo entrenatzaileak aldaketak egingo ditu hamaikakoan datorren asteko Real Madrilen aurkako Kopako partidan pentsatuz. Galiziarrek 1-2 irabazi zioten Real Madrili Kopako final-laurdenetako joaneko norgehiagoka. Ruben Blanco atezaina baja da, eta azken jardunaldietan Ligan minuturik izan ez duen Sergio Alvarezek jokatuko du hasieratik.

Ustezko hamaikakoak:

Reala: Rulli; Odriozola, Elustondo, Iñigo Martinez Yuri; Illarramendi, Zurutuza, Xabi Prieto; Oyarzabal, Juanmi eta Willian Jose.

Celta: Sergio Alvarez; Roncaglia, Sergi Gomez, Fontás, Planas; Tucu Hernández, Jazobed, Señe; Lemos, Pione Sisto, Rossi edo Guidetti.

Epailea: Del Cerro Grande.

Zelaia: Anoeta.

Ordua: 18:15ean.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Reala