Itxi

Reala

Denboraldi amaierara arte

Pardok Betisen jokatuko du utzita 2020ra arte kontratua berritu ostean

Erredakzioa

Talde txuri-urdina, Betis eta futbolari errioxarra akordiora iritsi dira, eta Pardok Sevillako taldean amaituko du denboraldia.

  • Ruben Pardo. Argazkia: EFE

    Ruben Pardo, Realarekin gol bat ospatzen Granadaren aurka. Argazkia: EFE

Ruben Pardok Betisen jokatuko du denboraldi amaierara arte Realak utzita. Astelehen honetan agurtu da Realeko taldekideekin Sevillara joan aurretik. Realak ofizial egin ez duen arren, astearte honetan ofizializatuko da lagapena.

Erdilari errioxarrak 2020ra arte berritu du kontratua Realarekin. Eusebio entrenatzailearekin ez du asko jokatu denboraldi honetan eta Betis taldera doa minutu bila. Pardok askotan berdegunetik kanpo jarraitu behar izan du Realak egin duen lehen itzuli bikaina.