Itxi

Reala

Errege Kopa

Camp Nou futbol-zelaian irabaztera aterako da gaur Reala

eitb.eus

Joaneko partidan Bartzelonaren kontra 0-1 galdu eta gero erronka zaila du talde txuri-urdinak.

Bartzelonak eta Realak gaur  (21:15) jokatuko dute Kopako finalerditako bueltako partida Camp Nou futbol-zelaian.

Katalanek 0-1eko emaitza lortu zuten Anoetan Neymarrek penaltiz egindako golari esker, beraz, kanporaketa bideratuta dute oso. Kopan talde txuri-urdinak ez du inoiz Camp Noun irabazi, halere, jokatutako hamabi kanporaketetatik bi alditan kanporatu dute Bartzelona.

Eusebio Sacristanek bere taldeak 'dena' emango duela esan du, eta sasoian dauden jokalariak zelairatuko duela iragarri du ere. Yuri Berchichek jokatuko du (ligarako zigortuta dago), Asier Illarramendi berriro ere prest da eta zalantza handiena Juanmi era Carlos Vela jokalarien artean du Eusebiok.

Ustezko hamaikakoak

Bartzelona: Cilessen; Sergi Roberto, Pique, Mascherano, Alba; Rakitic, Andre Gomes, Arda edo Denis Suarez; Messi, Sueárez eta Neymar Jr.

Real Sociedad: Rulli; Elustondo, Navas, Iñigo Martinez, Yuri; Illarramendi, Zurutuza, Xabi Prieto; Oyarzabal, Vela eta Willian Jose.

Epailea: Juan Martinez Munuera.
Ordua: 21:15.
Futbol-zelaia: Camp Nou

: Camp Nou