Itxi

Reala

Igandean, 20:45ean

Real Madrili irabazi eta bigarren itzulia ondo hasi nahi du Realak

Agentziak | Erredakzioa

Yurik ezin izango du jokatu zigortuta dagoelako. Illarramendi, aldiz, jokatzeko moduan dago bere zigorra bete ostean.

  • Willian Jose izango da donostiarren erreferentzia aurrean. Argazkia: Efe.

    Willian Jose izango da donostiarren erreferentzia aurrean. Argazkia: Efe.

Real Madrilek eta Realak Santiago Bernabeun jokatuko dute Ligan, biak Errege Kopatik kanpo geratu ostean. Bi taldeek hiru puntuak nahi dituzte bigarren itzulia modu onean hasteko.

Madrildarrak neguko txapeldunak dira eta bigarrenez jarraian jokatuko dute etxean, aurreko asteburuan Malagari irabazi ostean. Emaitza horri esker arnasa hartu eta bolada txarra etete lortu dute.

Realari dagokionez, donostiarrei kosta egiten zaie Santiago Bernabeun puntuak ateratzea. Yurik ezin izango du jokatu, zigortuta dagoelako, baina Illaramendik bai, bere zigorra bete duelako jada.

Txuri-urdinek Madrilen jokatutako azken zazpi partidak galdu dituzte, 2004. urtean gailendu ziren azkenengoz. Hala ere, aurten emaitza ona lortzeko itxaropena du Eusebio entrenatzaileak, Reala ondo ari baita etxetik kanpoko neurketetan.

 

Ustezko hamaikakoa

Real Madril: Navas; Danilo, Ramos, Varane, Nacho; Casemiro, Kroos, Isco o Kovacic; Lucas Vázquez, Cristiano Ronaldo eta Benzema.

Reala: Rulli; Elustondo, Navas, Iñigo Martínez, Kevin Rodrigues; Illarramendi, Zurutuza, Prieto; Oyarzabal, Juanmi eta Willian José.

Epailea: Melero López (Andaluziako Batzordekoa).

Estadioa: Santiago Bernabeu.

Ordua: 20.45ean.

: 20.45ean.