Itxi

Reala

Ostiralean

Illarramendi: 'Espanyolek irabazten bagaitu, borrokan sartuko da'

eitb.eus

Espanyolek eta Realak ostiralean neurtuko dituzte indarrak Cornellako futbol-zelaian iluntzeko 20:45ean.

Asier Illarramendi Realeko erdilaria baikor da ostiraleko Cornellako futbol-zelaiko Espanyolen kontrako partidarako.

Halere, arrisku handiko neurketa dela adierazi du, 'Espanyolek irabazten bagaitu, goiko borrokan sartuko da. Egun, sasoian da talde katalana, azken hiru partidak irabazi dituzte eta zaila izango da oso hiru puntuak eskuratzea'.

'Kalitate handiko jokalariak dituzte, azkarrak, oso adi egon beharko gara marka ez galtzeko', gehitu du mutrikuarrak.