Itxi

Reala

Garaipena, Espanyolen aurka

Hiru puntu gehiago, Realarentzat (1-2)

Agentziak | Erredakzioa

Donostiarrak Espanyol baino gehiago izan dira Cornellá El Praten. Carlos Vak, Hernan Perezek eta Asier Illarramendik egin dituzte partidako golak.

  • Asier Illarramendi, garaipenaren gola ospatzen. Argazkia: Efe.

    Asier Illarramendi, garaipenaren gola ospatzen. Argazkia: Efe.

Realak pauso berri bat eman du sailkapeneko goiko postuetan jarraitzeko, Espanyoli 1 eta 2 gailendu ostean. Donostiarrak aurretik jarri dira lehen ordu erdian, eta berehala eman diote buelta gero kataluniarren banakoari.

Hala ere, norgehiagoka ez da ondo hasi txuri-urdinentzat. Willian Josek zelaia utzi behar izan du, lesionatuta, partida hasi eta bederatzi minutura. Eusebiok Juanmi sartu du bere ordez. Joko nahasia izan da momentu horietan: kataluniarrek penaltia eskatu baitute, Iñigo Martinezek Hernani ustez egindako faltagatik.

Baina Realak kontrolpean izan du partida, eta saria lortzeko merituak egin ditu. 26. minutuan, Carlos Velak aurrea hartu die Espanyoleko bi atzelariri eta baloia ate barrua sartu du jaurtiketa sendoa eginda. Zurutuzak egindako erdiraketa bikaina izan da.

Espanyolekoak berdinketaren bila joan dira, eta egoera horretan jaioa da Hernan Perez. Paraguaiko jokalariak gola sartu du 35. minutuan, jokaldi bikaina egin da. Realeko bi atzelari area barruan gainditu ditu eta baloia sareetara jaurti du. Gol ederra.

Atsedenaldiaren ostean, Eusebioren taldea nagusi izan da berriro, lehen zatian bezala. Nagusitasun horrek ere saria izan du. 61. minutuan Illarramendik sekulako jaurtiketa egin du 25 metrotik eta Espanyoleko atezaina ezustean harrapatu du. 1 eta 2 markagailuan. Hiru puntuak Donostiara joan dira.

 

 

Fitxa teknikoa

1 - Espanyol: Diego López; Marc Navarro, David López, Diego Reyes, Aarón; Hernán (Álvaro, 83. min), Jurado, Fuego, Reyes; Gerard Moreno eta Caicedo (Melendo, 77. min).

2 - Reala: Rulli; Odriozola, Navas, Iñigo, Yuri; Illarramendi, Prieto, Zurutuza; Vela, Oyarzabal (Concha, 90. min) eta Willian José (Juanmi, 9. min).

Golak: 0-1, 26. min: Carlos Vela; 1-1, 35. min: Hernán Pérez; 1-2, 61. min: Illarramendi.

 

 


t="utf-8">