Itxi

Reala

Igandean, 12:00etan

Realak Vila-real urrundu nahi du sailkapenean

Agentziak | Erredakzioa

Willian Josek ezin du jokatu lesionatuta dagoelako. Gipuzkoarrek bost puntuko aldea dute Vila-realekin sailkapenean.

  • Illarramendi, Vila-realen aurkako partida batean. Argazkia: Efe.

    Illarramendi, Vila-realen aurkako partida batean. Argazkia: Efe.

Realak Vila-reali irabazi nahi dio Anoetan bi taldeek sailkapenean duten aldea handitzeko. Valentziarrak minduta datoz Anoetara, Europa Ligan Erromaren aurka hartutako jipoiaren ostean (0-4).

Donostiarrak sendo dira, Osasunari irabazi diote etxean eta Espanyoli etxetik kanpo, eta momentu gozoa bizi dute Ligan.

Sailkapenean bost puntuko aldea dago bi taldeen artean, eta, ondorioz, txuri-urdinen garaipen batek argiago utziko luke Europa Ligako postuetarako bidea.

Bi dira Willian Joseren lekua betetzeko hautagaiak: Jon Bautista gaztea eta Juanmi Jimenez. Juanmi taldeko bigarren golegilerik onena da.

Vila-reali dagokionez, talde horiak garaipena behar du 2017ko bolada txarra eteteko. Garaipen bakarra lortu dute urtea hasi zenetik jokatutako 10 partidetan.

 

Ustezko hamaikakoa

Reala: Rulli; Odriozola o Zaldua, Navas, Iñigo Martínez, Yuri; Illarramendi, Zurutuza, Xabi Prieto; Juanmi, Carlos Vela, Oyarzabal.

Vila-real: Asenjo; Mario, Musacchio o Álvaro González, Víctor Ruiz, José Ángel; Bruno, Trigueros, Castillejo, Dos Santos, Bakambu o Adrián, Sansone.

Epailea: Hernández Hernández (Las Palmaseko batzordekoa).

Estadioa: Anoeta.

Ordua: 12:00etan.

12:00etan.