Itxi

Reala

ETB-k jakin duenez

Real Madrilek Roberto Olabe nahi du

eitb.eus

Klub zuriak harrobiko lana indartzeko nahi du atzora arte Realeko futbol arduraduna izan dena.

1:14

ETB-k jakin duenez Roberto Olabek Real Madrilen harrobian lan egiteko eskaintza du mahai gainean.

Talde zurian Victor Fernandez da lehen taldearekin zerikusirik ez duen organigramaren burua. Haren bigarrena Javier Torralbo 'Piru' izan da, baina Real Madril utzi du, Granadako Kirol zuzendaria izateko. Horrela, Olabek Torralboren edo Victor Fernandezen lana beteko luke talde zurian, edo, agian, kirol profesionala eta harrobikoa koordinatuko lituzke, Futbol zuzendari kargutik. Olabek begi onez ikusten du Real Madrilen eskaintza, eta talde zuriak entrenatzaile gasteiztarra nahi du. Realak atzo bertan egin zuen ofizial Olabek ez zuela klubeko Futbol zuzendari karguan

Duela 6 hilabete itzuli zen Olabe Donostiara, Realaren kirol proiektua garatzeko, eta 3 urteko kontratua sinatu zuen. Urte hauetan, baina, entrenatzailea eta kluba ez dira bat etorri, ezta aurkezpen egunean zehaztu gabe gelditu ziren eginkizunak adosten ere. Harremana asko hoztu da, eta bakoitzak bere aldetik jarraitzeko erabakia hartu du entrenatzaileak astelehenean, 'arrazoi pertsonal' argudiatuta.

atuta.