Itxi

Reala

Derbia, Mendizorrotzan

Oyarzabal: 'Ideiak oso argi dituen taldea da Alaves'

Agentziak | Erredakzioa

"Ez dituzte aukera asko sortzen, baina sortutakoak sartu egiten dituzte", esan du gipuzkoar gazteak.

  • Mikel Oyarzabal, Espanyolen aurkako partidan. Argazkia: Efe.

    Mikel Oyarzabal, Espanyolen aurkako partidan. Argazkia: Efe.

Mikel Oyarzabal Realeko aurrelariak itxaropen asko dauzka bere taldeak larunbatean Alavesen aurka jokatuko duen euskal derbian. Garaipena lortzea espero du, baina Alaves "ideiak oso argi dituen taldea" dela azpimarratu du.

Gipuzkoarrak Realaren webgunean hitz egin du arabarren aurkako derbiaz.

"Talde oso sendoa da, lerro guztietan. Ez dituzte aukera asko sortzen, baina sortutakoak sartu egiten dituzte", adierazi du aurrelari gazteak.

Realeko jokalariaren ustez, derbia "partida ziala izango da", Alaves "denboraldi oso ona egiten ari delako, Lehen Mailan jarraitzea ia bermatuta dutelako, eta Errege Kopako finalera iritsi direlako".