Itxi

Reala

Espainiako selekzioarekin

Illarramendik normaltasunez egin du entrenamendua

Erredakzioa

Espainiako selekzioak Las Rozasen egin du lan-saioa astelehen honetan eta Realeko erdilariak ez du arazo fisikorik izan.

0:25

Asier Illarramendi Realeko jokalaria astelehen honetan entrenatu da Espainiako selekzioarekin Las Rozaseko Futbolaren Hirian. Orkatilako arazoekin iritsi da Madrilera Illarramendi, baina lan-saioa arazorik gabe egin du.

Min hartuta ez dauden jokalariek ordubeteko lan-saioa egin dute, eta min hartuta daudenak 40 minutu egon dira zelaian.