Itxi

Reala

Gaur, 18:30etan

Realak Leganes hartuko du Willian Joseren itzuleran

Agentziak | Erredakzioa

Bi hilabeteren ostean, brasildarra prest dago jokatzeko, baina taldean baja garrantzitsuak izango dira: Asier Illarramendi, David Zurutuza, Esteban Granero eta Carlos Vela.

  • Willian Josek 8 gol egin ditu etxean Ligan / EFE.

    Willian Josek 8 gol egin ditu etxean Ligan / EFE.

Realak Leganes hartuko du Anoetan, etxean berriz irabazteko helburuarekin. Asier Illarramendi, David Zurutuza, Esteban Granero eta Carlos Velaren bajak izango ditu, baina Willian Jose berreskuratuko du.

Illarramendiren lesioa arazoa da Realarentzat, denboraldiko jokalaririk garrantzitsuena baita. Aldiz, Willian Josek berriz jokatuko du. Azken bi hilabeteak lesionatuta eman ditu.

Carlos Velak neurketa galduko du, zigortuta, eta David Zurutuzak arazoak ditu orkatilean.

Iñigo Martinez zerrendan sartu da, baita Igor Zubeldia gaztea ere. Izan ere, Illarraren ordez aritu zen Jon Guridi ere lesionatuta dago, eta agian ebakuntza egin behar izango diote. Guridik kontratua berritu du Realarekin, 2022ra arte.

Leganes denboraldiko momenturik onenean helduko da Donostira. Azken bost partidetatik bakarra galdu dute.

Jokalariak atsedena hartuta egongo dira, eta Asier Garitanok ez ditu indarrak gordeko. David Timor, Mamadou Kone, Ruben Perez, Gabriel Pires eta Omar Ramos taldera bueltatuko dira. Nabil El Zhar, ordea, gaixo dago.

USTEZKO HAMAIKAKOAK

Reala: Rulli; Odriozola, Navas, Martinez, Yuri; Xabi Prieto, Zubeldia, Canales; Oyarzabal, Juanmi eta Willian Jose.

Leganes: Herrerin; Tito, Mantovani, Siovas, Diego Rico; Moran, Ruben Perez; Samu Garcia, Szymanowski, Gabriel eta Guerrero.

l eta Guerrero.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Reala