Itxi

Reala

Gaur, 20:45ean

Europa eta salbazioa dituzte helburu Realak eta Sportingek

Erredakzioa

Talde txuri-urdinak astelehenean jokatuko du Anoetan, 20:45ean. Garaipena lortu eta Europako postuetara itzuli nahi du Realak.

  • Xabi Prieto. Argazkia: EFE

    Xabi Prieto Sportingi Molinonen sartutako gol bat ospatzen. Argazkia: EFE

Realak astelehenean jokatuko du Sportingen aurka Anoetan. Talde txuri-urdinak garaipena lortu nahi du Europako postuetara itzultzeko. Asturiaseko taldeak, aldiz, hiru puntuak behar ditu salbazioa lortzeko helburura gerturatzeko.

Norgehiagoka honetarako, baja dira luzerako min hartuta dauden Carlos Martinez eta Imanol Agirretxe. Sportingen aldetik zalantza dira Borja Viguera eta Cop jokalariak.

Ustezko hamaikakoak:

Reala: Rulli; Odriozola, Iñigo Martinez, Navas, Yuri; Illarramendi, Zurutuza, Xabi Prieto; Willian Jose, Vela eta Oyarzabal edo Juanmi.

Sporting: Cuellar, Lillo, Jorge Mere, Amorebieta, Canella, Mikel Vesga, Moi Gomez, Carmona, Sergio Álvarez, Burgui eta Carlos Castro.

Epailea: Gonzalez Gonzalez.

Zelaia: Anoeta.

Ordua: 20:45ean.

trong>20:45ean.