Itxi

Reala

Igandeko aurkaria

Deportivori ondo eman zaio Anoeta azken urteetan

Erredakzioa

Realak Galiziako taldearen aurka jokatuko du igandean eta garaipena behar du Europako postuetarako lehian tinko jarraitzeko. Deporrek 2010. urtetik ez du porrotik jaso Donostian.

  • Deportivo-Reala. Argazkia: EFE

    Lehen itzuliko Deportivo-Reala partidako irudia. Argazkia: EFE

Realak igande honetan jokatuko du Deportivoren aurka Anoetan (12:00etan) eta txuri-urdinek garaipena lortu behar dute Europako postuetan sartzeko borrokan jarraitzeko.

A Coruñako Deportivok emaitza onak lortu ditu Anoetan azken urteetan. Iragan denboraldian galiziarrek bana (1-1) berdindu zuten, duela bi urte bina berdinduta (2-2) amaitu zen partida eta 2012-2013. denboraldian ere puntu bat urratu zuten (1-1). Deportivok 2010. urtetik ez du porrotik jaso Anoetan, baina urte horretan 3-0 nagusitu zen talde txuri-urdina.

Igandeko norgehiagokarako Juanmi Jimenez jokatzeko prest izango du Eusebio Sacristan entrenatzaileak. Andaluziarra da Realeko golgile onena denboraldi honetan eta Bartzelonaren aurkako partida galdu zuen txartel pilaketagatik.


/>

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Reala