Itxi

Reala

Gaur, 20:30ean

Realak garaipenaren beharrizana du Valentziaren aurkako partidan

Erredakzioa

Txuri-urdinek asteazkenean jokatuko dute Mestallan, 20:30ean. Hiru puntuak behar ditu Realak Europako postuetan sartzeko lehian tinko jarraitzeko.

  • Reala. Argazkia: EFE

    Realeko jokalariak gol bat ospatzen. Argazkia: EFE

Realak Valentziaren aurka jokatuko du gaur Mestallan, 20:30ean. Donostiarrek hiru puntuak behar dituzte Europako postuetan sartzeko lehian tinko jarraitzeko. Txuri-urdinak sailkapeneko zazpigarren postuan daude 55 punturekin, seigarren den Athleticengandik puntu bakarrera eta bosgarren den Vila-realengandik bi puntura.

Eusebio Sacristan entrenatzaileak jokatzeko prest izango ditu Oyarzabal eta Willian Jose. Biek arazoekin amaitu zuten Sportingen aurkako partida, baina jokatzeko prest daude. Imanol Agirretxe eta Carlos Martinez dira baja bakarrak Realean.

Bestalde, Valentziak Eliaquim Mangala, Aymen Abdennour eta Dani Parejo jokalarien bajak izango ditu. Garay zalantza da, eta Jose Luis Gaya jokatzeko prest dago.

Ustezko hamaikakoak:

Valentzia: Alves, Montoya, Santos, Garay edo Jimenez, Lato; Enzo Perez, Carlos Soler, Medran; Mina, Munir eta Zaza.

Reala: Rulli; Odriozola, Iñigo Martinez, Navas, Yuri; Illarramendi, Zurutuza, Xabi Prieto; Willian Jose, Vela eta Juanmi.

Epailea: Del Cerro Grande.

Zelaia: Mestalla.

Ordua: 20.30ean.

n.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Reala