Itxi

Reala

34. jardunaldia

Sufritutako garaipen handia Mestallan (2-3)

eitb.eus

Talde txuri-urdina 0-3 jarri da, baina etxeko taldeak markagailuan hurbildu da eta berdinketatik gertu izan da ere.

Realak garaipen oso garrantzitsua lortu du Valentziaren kontra Mestallako futbol-zelaian. Talde txuri-urdina 0-3 jarri da, eta neurketa bideratuta zeukala zirudienean etxeko taldeak markagailuan hurbildu da eta berdinketatik gertu izan da ere.

Neurketaren lehen gola Diego Alvesek bere atean sartu du Juanmiren jaurtiketan eta bigarrena Willian Josek, penaltiz, biak partidaren lehen zatian.

Bigarren zatian heldu dira gainerako golak, Oyarzabalek hirugarrena egin du 65. minutuan (0-3) eta ondoren heldu dira Valentziarenak: 67.ean, penaltiz, Nanik egin du lehenengo eta Zazak 71. minutuan, bigarrena.

Fitxa Teknikoa:

2. Valentzia: Alves, Montoya, Garay, Santos, Siqueira (Lato, 46'); Enzo Perez, Carlos Soler, Orellana, Munir (Cancelo, 62'), Nani (Santi Mina, 69') etay Zaza.

3. Real Sociedad: Rulli, Odriozola, Navas, Martinez, Yuri; Illarramendi, Zurutuza, Xabi Prieto; Canales, Willian Jose (Oyarzabal, 51') y Juanmi.

Golak: 0-1, 1': Alves, bere atean. 0-2, 30': Willian Jose, penaltiz, 0-3, 65': Oyarzabal. 1-3, 68': Nani, penaltiz. 2-3, m.73: Zaza.

EMAITZAK

Sporting - Espanyol              1-1
Granada - Malaga                 0-2
Atletico Madril - Vila-real  0-1
Bartzelona - Osasuna              7-1
Leganes - Las Palmas             3-0
Valentzia - Real Sociedad         2-3
Deportivo - Real Madril          21:30

Ostegunean

Alaves - Eibar                   19:30
Sevilla - Celta                  20:30
Athletic Club - Betis            21:30