Itxi

Reala

Larunbatean, 13:00etan

Realak garaipena behar du Granadaren aurka Europako lehiari eusteko

Agentziak | Erredakzioa

Eusebiok bi baja garrantzitsu dauzka: Willian Jose aurrelaria eta Iñigo Martinez atzelaria.

  • Willian Josek ezin izango du larunbatean jokatu. Argazkia: Efe.

    Willian Josek ezin izango du larunbatean jokatu. Argazkia: Efe.

Realak beharrezkoa du Granadari irabaztea Anoetan, Europako lehian murgilduta jarraitzeko, Liga amaitzeko lau jardunaldi falta direnean.

Valentzian gailendu ostean, donostiarrek ez dute Athleticengandik aldendu nahi, bilbotarrak puntu bakar batera baitaude. Hala ere, Eusebiok baja garrantzitsuak ditu larunbaterako: Willian Jose brasildarra eta Iñigo Martinez.

Aurrelariaren baja berezi garrantzitsua da, egindako 11 goletatik 10 Anoetan sartu baititu.

Bestalde, Granadak ere ezinbestekoa du garaipena lortzea Bigarren Mailara ez jaisteko. Andaluziarrek maila galduko dute Anoetan irabazten ez badute, edo Leganesek Ipuruan irabazten badu.

 

Ustezko hamaikakoak

Reala: Rulli; Odriozola, Mikel, Navas, Yuri; Illarramendi, Zurutuza, Xabi Prieto; Oyarzabal, Vela, Juanmi.

Granada: Ochoa; Foulquier, Hongla, Ingason, Gastón Silva; Angban, Uche, Andreas Pereira; Boga, Isaac Cuenca, Adrián Ramos.

Epailea: Mateu Lahoz (Valentziako batzordekoa)

Estadioa: Anoeta

Ordua: 13.00etan