Itxi

Reala

9 partida irabazi ondoren

Sevillan irabaziz gero, marka berria

eitb.eus

Txuri-urdinek Sanchez Pizjuanen irabazten badute, etxetik kanpo inoiz lortu duten garaipen kopuru handiena lortuko dute.

Realak Europa Ligarako sailkatu nahi du aurten. Helburu hori lortzeko moduan daude zuri-urdinak, etxetik kanpo denboraldi bikaina egiten ari baitira. Bederatzi garaipen lortu dituzte jada, eta etxetik kanpo inoiz lortu duten garaipen kopuru handiena lortuko dute, Sevillan irabazten badute.

Orain arte, Realeko bi entrenatzailek bakarrik lortu dituzte bederatzi garaipen etxetik kanpo denboraldi berean: John Toshack (1987/88) eta Raynald Denoueix (2002/03). Reala bigarren sailkatu zen Ligan bi denboraldi horietan.

Aurten bi taldek bakarrik irabazi dituzte Realak baino partida gehiago etxetik kanpo: Bartzelonak eta Real Madrilek (Ligako lehenengoak eta bigarrenak, hain zuzen).

k, hain zuzen).

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Reala