Itxi

Reala

36. jardunaldia

Urrezko puntua txuri-urdinentzat (1-1)

eitb.eus

Realak ez du ondo jokatu Sanchez Pizjuan futbol-zelaian, baina berdinketa lortu dute Sevillaren kontra. Sailkapenean ez du posturik aurreratuko jardunaldi honetan.

  • Geronimo Rulli. EFE

    Geronimo Rulli. EFE

Sevillak eta Realak Santander Ligako 36. jardunaldiko neurketa jokatu zuten Sanchez Pizjuan futbol-zelaian. Etxeko taldeak Txapeldunen Ligako postua zuen jomuga eta txuri-urdinak, ordea, Europa Ligakoa, beraz, asko jokoan bi taldeentzat.

Lehen gol abagune garbia Ben Yedderrek izan zuen, 18. minutuan Geronimo Rulliren aurrean baloia kanpora bidali zuen aurrelariak. Atezain argentinarrak berak geldiketa bikaina egin zion Escuderori areaz kanpotik egindako jaurtiketan 29.ean. Jorge Sampoliren taldearen bi abisu garbi eta azkenean etxeko taldeak saria izan zuen, 41. minutuan Pablo Sarabiak 1-0ekoa egin zuen.

Bigarren zatian Sevillak agintzen jarraitu zuen eta gol aukera garbienak izaten ere, nahiz eta Eusebioren gizonak aurrera egin nahi, ezinean ibili ziren. Halere, jokaldi arraroan Carlos Velak baloia area barruan jaso eta gola egin zuen 61. minutuan.

Hortik aurrera neurketa guztiz aldatu zen, jaberik gabe baloia gora eta behera aurkariaren atearen bila. 78. minutuan Zurutuzak bigarren txartel horia ikusi zuen eta Reala hamar jokalariekin geratu zen, halere, markagailua ez zen aldatu.

Hamaikakoak.

Sevilla: Sergio Rico, Mercado, Pareja, Lenglet, Escudero, NZonzi, Nasri (Iborra), Sarabia, Vitolo (Jovetic), Vazquez (Ganso) eta Ben Yedder.

Real Sociedad: Rulli, Odriozola, Raúl Navas, Martínez, Yuri, Illarramendi, Zurutuza, Prieto, Oyarzabal (Canales), Vela (Zubeldia) eta Juanmi (Granero).

Golak

1-0, 41' Pablo Sarabia

1-1, 61' Carlos Vela

36. jardunaldia

Sevilla     1-1     R. Sociedad
Sporting     LR13:00     Las Palmas
At. Madril     LR16:15     Eibar
Bartzelona     LR18:30     Vila-real
Granada     LR20:45     R. Madril
Alaves     IG12:00     Athletic
Valentzia     IG16:15     Osasuna
Deportivo     IG18:30     Espanyol
Malaga     IG20:45     Celta
Leganes     AL20:45     Betis

Sailkapena

4. Sevilla          36 jokatuta, 69 puntu
5. Villarreal       35 jokatuta, 63 puntu
6. Athletic         35 jokatuta, 62 puntu
7. R. Sociedad   36 jokatuta, 62 puntu

atuta, 62 puntu