Itxi

Reala

2-2

Realak kale egin du Anoetan Malagaren aurka berdinduta

Erredakzioa

Europako postuetan sartzeko lehian aurkari zuzenak diren Vila-realek eta Athleticek berdindu egin dute, baina txuri-urdinek puntu bakarra eskuratu eta zazpigarren postuan jarraitzen dute.

  • Reala-Malaga. Argazkia: EFE

    Reala-Malaga (2-2). Argazkia: EFE

Realak bina berdindu du Malagaren aurka (2-2) Anoetan eta zazpigarren postuan jarraitzen du, bosgarren den Vila-realengandik puntu bakarrera eta seigarren den Athleticekin berdinduta. Bi aurkari zuzen hauek berdindu egin dute, baina txuri-urdinek ez dute jardunaldia baliatu posturen bat gorago egoteko. Ondorioz, txuri-urdinek azken jardunaldian izango dute jokoan Europarako sailkapena.

Malagak sendo ekin dio neurketari eta arriskua sortu du Realaren ate inguruan Jonyren bitartez. Minutuak aurrera joan ahala Reala egin da baloiaren jabe eta 30. minutuan Kekok falta egin dio Illarramendiri area barruan eta epaileak penaltia adierazi du. Xabi Prietok 1-0ekoa sartu du hamaika metroetatik. Ondoren, Kameni atezainak Realaren gola eragotzi du Willian Joseren erremateari erantzun bikaina emanda. Atsedenaldira iritsi orduko, talde bisitariak egindako jaurtiketak zutoina jo, eta aldaratzean Luis Hernandezek sare barrura bidali du baloia (1-1).

Biarren zatia irekiagoa izan da, eta Willian Josek langara bidali du errematea lehen abagunean. Malaga sufritzen ibili da, baina 74. minutuan Reciok gol ikusgarria sartu (1-2) eta Michelek zuzentzen duen taldea aurretik jarri du. Azken minutuetan Realak berdinketaren bila jo du, eta 85. minutuan Jon Bautistak binakoa (2-2) sartu du. Honenbestez, puntu bat eskuratzea lortu du talde txuri-urdnak.

Fitxa teknikoa:

2.- Real Sociedad: Rulli; Odriozola, Iñigo Martínez, Navas (Jon Bautista, min. 76), Yuri; Illarramendi, Zubeldia, Prieto; Willian Jose, Vela (Canales, min. 63) eta Juanmi (Oyarzabal, min. 57).

2.- Malaga: Kameni; Ricca, Luis Hernandez, Llorente, Torres; Fornals, Recio; Juancar (Santos, min 87), Keko (De Michelis, min. 77), Jony (Chory Castro, min 70); Sandro.

Epailea: Latre Santiago.

Golak: 1-0, min. 30: Xabi Prieto, penaltiz 1-1, min.44: Luis Hernandez. 1-2, min. 74: Recio. 2-2, min. 85: Jon Bautista.

on Bautista.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Reala