Itxi

Reala

2-2

Balaidosen berdinketa lortuta, Europarako txartela eskuratu du Realak

Mikel Dominguez | eitb.eus

Juanmiren gol batek azken momentuan 6. postua eman dio Realari. Oyarzabalek egin du txuriurdinen lehenengo gola, eta Aspasek eta Hjulsagerrek Celtarenak.

  • Oyarzabal, Realaren lehenengo gola ospatzen / EFE.

    Oyarzabal, Realaren lehenengo gola ospatzen / EFE.

Realak berdinketa lortu du Celtaren aurka, Oyarzabal eta Juanmiren golei esker. Txuriurdinek Athleticen emaitza hobetu behar zuten seigarren postuan sartzeko, eta berdinketak Europa Ligarako txartela eman die.

Partida oso berdinduta hasi da. Bi taldeek baloia izateko eta jokaldiak sortzeko gogoak izan dituzte. Celtak aukera ona izan du 4. minutuan, baina Guidettik ez du Wassen pasea aprobetxatu. Roncagliak bigarren abagunea izan du 9.ean, buruz, baina kanpora joan zaio.

Iñigo Martinezek ere bere aukera izan du falta jaurtiketa batean, ordu laurdenera, baina Sergiok harrapatu du. Celtak ez du atseden hartu, jokoan ezer gutxi zuen arren.

Realak gola sartzetik gertu egon da 25. minutuanan, baina Celtako atezainak geldiketa bikaina egin du. Oso azkar ibili da Willian Joseren aurrean, burukada urrunduz.

Hamar minutu geroago, Realak abagne bikoitza izan du. Vela eta Oyarzabalen jaurtiketak Sergio atezainak eta Jonny atzelariak, ia ezinean, urrundu dute.

Bigarren zatiko lehenengo abisua Celtak egin du, Iago Aspas eta Jazobeden jokaldi on batean. Rulli bikain aritu da tean. Baina hurrengo jokaldian, Iñigo Martinezek penaltia egin dio Aspasi, eta aurrelariak ez du barkatu.

Presioa eta abiadura handitzen saiatu da Reala, baina Celta eroso aritu da zelaigunean. Donostiarren erreakzioa nahikoa ez zela zirudienean, 81. minutuan, Oyarzabalek gola egin du. 6. postua Realarentzat zen momentu horretan.

Valentzia eta Madrileko emaitzekin, Vigon zegoen emozioa. Hjulsagerrek Realaren ametsak urratu ditu 90. minutuan, areatik kanpo sartutako gol bikainari esker, baina txuriurdinak azkar berpiztu dira.

Luzapenean, Juanmik markagailua berdindu du buruz korner batean. Reala pozez lehertu da, Europa Ligarako txartela lortuta eta denboraldi onari amaiera gozoa jarrita.

FITXA TEKNIKOA

Celta: Sergio Alvarez; Roncaglia, Cabral, Fontas, Jonny; Marcelo Diaz, Wass (Hjulsager, 69. min), Hernandez; Iago Aspas, Pione Sisto (Pape, 81. min) eta Guidetti (Jozabed, 46. min).

Reala: Rulli; Odriozola, Aritz, Iñigo Martinez, Yuri; Xabi Prieto, Illarra, Zurutuza; Carlos Vela (Canales, 54. min), Oyarzabal (Bautista, 88. min) eta William Jose (Juanmi, 64. min).

Golak: 1-0 Iago Aspas (p), . min54. min; 1-1 Oyarzabal, 81. min; 2-1 Hjulsager, 90. min; 2-2 Juanmi, 94. min.

uanmi, 94. min.