Itxi

Reala

2017-2018. denboraldia

Eusebio, ilusio handiarekin datorren denboraldiari begira

Erredakzioa

Realeko entrenatzailea 2017-2018. denboraldiari begira jarri da jada. "Ilusio handia dugu Europan jokatuko dugulako, eta gauzak ondo egiteko gogotik lan egingo dugu", esan du.

  • Eusebio Sacristan. Argazkia: Reala

    Eusebio Sacristan. Argazkia: Reala

Eusebio Sacristan Realeko entrenatzaileak 2016-2017. denboraldiko balantzea egin du Klubaren webguneak publikatu duen elkarrizketan eta datorren denboraldiari "ilusioz beteta" ekingo diola esan du.

Realak Europa Liga jokatuko du, eta entrenatzailearen ustzez, horrek "energia positiboa" ematen dio taldeari. "Denboraldi honetan egin duguna hobetzea espero dugu. Etorkizuna ilusio handiz ikusten dugu, eta gogotik lan egin behar dugu ditugun erronkei aurre egiteko", esan du Valladolidekoak.

"Talde ona dut, indartsua, eta batuta gaude. Hasieran zaila izan zen aldagela ondo eramatea, baina aurten hobeto ezagutu gara eta oinarriak tinkotzeko aukera izan dugu. Denboraldiaurrean, aurten izan ditugun ahultsaunak indartzen saiatuko gara", gaineratu du Eusebio Sacristanek.

o Sacristanek.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Reala