Itxi

Reala

Denboraldi-aurrean, 1-1

Realak partida ona egin eta berdinketa lortu du Genclerbirligiren aurka

Agentziak | Erredakzioa

Raul Navasek egin du Eusebioren taldearen gola, eta, aurreko lagunarteko partidetan bezala, gazteen ekarpena bikaina izan da.

  • Raul Navasek egin zuen Realaren gola. Argazkia: EiTB.

    Raul Navasek egin zuen Realaren gola. Argazkia: EiTB.

Lehen zatian buruz sartutako gol baten bidez, Raul Navasek berdinketa eman dio Realari astearte honetan Holandan jokaturiko partidan, Genclerbirligi turkiar taldearen aurka. 1-1ekoa, baina, sari txikia izan da Realak egindako partida ikusita. Ondo jokatu dute txuri-urdinek, eta nabarmentzekoa izan da, beste behin ere, gazteek egindako ekarpena.

Jokoa kontrolpean izan du Realak, baina, hala ere, turkiarrek hartu dute aurrea markagailuan; izan ere, 18. minutuan, Skuleticek 1-0ekoa jarri du. Capillak aukera argia izan du 1-1ekoa sartzeko, baina, azkenean, Navasek erdietsi du markagailuan berdinketa jarri duen gola. Sangalli Realari garaipena emateko zorian izan da bigarren zatian, bi erremate eder eginda, baina ezin izan du golik egin.

Eusebiok hamaikako hau jarri du futbol-zelaian: Rulli, Gorosabel, Guevara, Raul Navas, Merquelanz, Pardo, Zurutuza, Capilla, Juanmi, Januzaj eta Concha. Hauek ere aritu dira: Sisniega, Aritz, Gaztañaga, Illarra, Xabi Prieto, Sangalli, Canales, Muguruza eta Kevin Rodrigues.

evin Rodrigues.