Itxi

Reala

Asteazkenean, 19:30ean

Iñigo Martinez eta Vela, deialdian Burgosen aurkakorako

Erredaklzioa

Realak Burgosen aurka jokatuko du, eta partida zuzenean eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus webguneak. Bartzelona atzetik duen Iñigo Martinez eta urtarrilan MLSra joango den Vela bertan izango dira.

1:00

Realak Burgos izango du aurkari asteazken honetan denboraldiaureko partidan. Norgehiagoka zuzenean eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus webguneak, 19:30ean hasita.

Azken orduetan bolo-bolo dabiltza Iñigo Martinezen eta Carlos Velaren irteeren zurrumurruak. Bartzelonak Iñigo Martinez fitxatu nahi du, eta Realak iragarri duenez, Carlos Vela MLS ligara joango da 2018ko urtarrilan.

Eusebio Sacristan entrenatzaileak, jokalari hauek sartu ditu deialdian: Rulli, Llorente, Illarramendi, Iñigo Martinez, Juanmi, Januzaj, Agirretxe, Vela,William, Pardo, Aritz Elustondo, Zurutuza, Oyarzabal, Odriozola, Rodrigues, Raul Navas, De la Bella, Concha, Toño, Guevara, Gorosabel eta Capilla.

Bestalde, Xabi Prieto, Sergio Canales eta Igor Zubeldia jokalariek min hartuta jarraitzen dute, eta deialditik at geratu dira.